Eskolarteko futboleko finalak jokatuko dituzte bihar arratsaldean, Garmendipen

Uztarria.eus 2017ko mai. 12a, 17:22

LH5eko ikasleek jokatuko dituzte aurreneko finalak, 15:30ean hasita. 16:30ean, berriz, LH6ko neska-mutilen txanda izango da. Sari banaketa 17:00ak egingo dute, Garmendipen. 

Bihar, maiatzak 13, jokatuko dira ikasturte honetako Eskola Kiroleko futbol txapelketako finalak, Garmendipen. LH5eko neska-mutilen txanda izango da aurrena, 15:30ean hasita. Nesken finala Karmelo Etxegarai C eta Karmelo Etxegarai D taldeek jokatuko dute. Mutilena, berriz, Errezileko taldeak eta Ikasberri Bk jokatuko dute. 

16:30ean LH6ko ikasleen txanda izango da. Nesken finala, Iraurgi A taldeak eta Karmelo Etxegarai B taldeak jokatuko dute. Aldi berean mutilen finala jokatuko dute Karmelo Etxegarai A taldeak eta Karmelo Etxegarai B taldeak. 

Sari banaketa ere Garmendipen egingo dute, 17:00ak aldera.