Zabalik da udaleku irekietan begirale aritzeko lan poltsan izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko mai. 12a, 15:09
Iazko sanfermin txikiko argazkia.

Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean izango dira. Curriculumak maiatzaren 26a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua zein EGA agiria edukitzea, eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte.

Jauzika Heziketa Elkarteak, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean Azpeitian egingo diren udaleku irekietan begirale aritu nahi dutenentzat lan poltsa zabaldu du gaur. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleek eta heziketan behar berezietan adituak direnek eman dezakete izena udan begirale aritzeko. Jauzikakoek azaldu dutenez, aisialdiko begirale titulua edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dira aukeraketa egiterakoan, baita EGA agiria izatea ere.

Curriculumak maiatzaren 26a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, 943 15 71 60 telefonora deitu edo Gazte Informazio Bulegora jo behar da.