Astelehenean hasiko da ekintzaz betetako Iraurgi Astea

Uztarria.eus 2017ko mai. 12a, 13:27
Iazko Iraurgi Asteko irudia.

Ekitaldiz jositako Iraurgi Astea antolatu dute beste urte batez. Hitzaldiak, jolas kooperatiboak, kirol txapelketak, ipuin kontalariak eta antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste, Iraurgiko ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta.

Urtero bezala, aurten ere ikastetxearen astea ospatuko dute Iraurgin, astelehenean, hilaren 15ean, hasita. Ikasle, irakasle eta gurasoei zuzendutatako ekintza eta ekitaldiz jositako astea izango dela aurreratu dute Iraurgitik. Astelehenean bertan hainbat ekitaldi izango dituzte, hala nola pregoia, trikitilariak, Rokitxoren etorrera, jolas kooperatiboak, hamaiketako solidarioa, kirol txapelketak, judo-saioa eta bi hitzaldi (Itziar Ituño aktorea eta Sabin Urzelai Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko zuzendariarenak). Arratsaldean, berriz, sexu-heziketako tailerra izango da Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailako gurasoentza, 17:30ean hasita.