Tenis ikastaroak eskainiko dituzte uztailean

Uztarria.eus 2017ko mai. 12a, 12:06

Lau astetan eskainiko dituzte ikastaroak, ekainaren 26an hasi eta uztailaren 21era bitartean. Saioak adin guztietako pertsonei daude bideratuta. Izen-ematea zabalik dago, eta plazak mugatuta daude. 

Oñatz Tenis Klubak Sustraia Tenis Klubaren bitartez, eta Kirol Patronatuak tenis ikastaroak antolatu dituzte uztailerako. Lau astez eskainiko dituzte ikastaroak: Ekainaren 26tik 30era bitartean, uztailaren 3tik 7ra bitartekoan, uztailaren 10etik 14ra artean eta uztailaren 17tik 21erako astean. Saio guztiak astelehenetik ostiralea izango dira, eta honako ordutegian eskainiko dituzte: 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.

Talde bakoitzean sei pertsona izango dira gutxienez, eta hamar gehienez. Izen-ematea zabalik dago jada, eta interesa duen edonork eman dezake izena, maila guztietako ikasleei bideratutako saioak eskainiko baitituzte. Kirol Patronatuko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute asteko, eta ez abonatuek 30 euro. Izen ematea, 606341608 edo 685761863 telefonoetara deituta (arratsaldez mezua bidalita), eta jtaborcia@hotmail.com helbidera idatzita egin daiteke.