Bihar itxiko da Herri Urratsera joateko autobusean izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko mai. 11a, 15:20

Biharko 13:00ak baino lehen eman behar da izena Azpeitiko Ikastola Ikasberriko idazkaritzan. Izen-ematea 12 euro ordaindu beharko da. 

Igandean, maiatzak 14, ospatuko da Herri Urrats, Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziraren bueltan urtero egiten den festa, eta bihar, ostirala, itxiko da hara joateko autobuserako izen-ematea. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatu du autobusa Azpeititik Senpererako joan-etorria egin nahi dutenentzat, eta interesa dutenek biharko 13:00ak baino lehen eman beharko dute izena ikastolako idazkaritzan. Izen-ematea 12 euro ordaindu beharko da.

Igandean 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Senpren, berriz, 18:00etan izango du itzulerako ordua.