Maiatzeko dantza jauziak egingo dituzte igandean

Uztarria.eus 2017ko mai. 11a, 14:02
Muxikoak dantzatzen, plazan. (Jexux Artola)

12:00etan jarri dute hitzordua, plazan, eta antolatzaileek dei egin diete adin guztietako herritarrei bertan parte har dezaten. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta "plazari bizia eman asmoz" egin ohi dituzte mutxikoak.

Datorren igandean, maiatzak 14, egingo dituzte maiatzeko dantza jauziak. 12:00etan jarri dute hitzordua, plazan. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak, eta dei egin diete adin guztietako herritarrei dantzara animatu daitezen.

Hileko bigarren igandean egiten dituzte muxikoak. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta plazari bizia eman asmoz antolatzen dituzte.