Zezenzale Batzordeak zehaztu ditu saninazioetako zezenketetan ariko diren toreatzaileak eta ganadutegiak

Uztarria.eus 2017ko mai. 10a, 20:36

Aurtengo San Inazio festetan hiru zezenketa izango dira, eta uztailaren 29an, 30ean eta 31n izango dira horiek, eta Cuadri, Ana Romero eta Fuente Ymbro ganadutegietako zezenak izango dira. Toreatzaileen artean dira, besteak beste, Alberto Lamelas, Curro Diaz eta Borja Jimenez.

Zehaztu du saninazioetako kartela Zezenzale Batzordeak. Aurten ere hiru zezenketa izango dira, baina egunei dagokienez, aldaketak egin dituzte. Izan ere, uztailaren 29an, 30ean eta 31n izango dira aurtengo zezenkeka.

Uztailaren 29an, zapatua, Cuadri ganadutegiko zezenak izango dira Azpeitiko zezen plazan, eta Paulita, Alberto Lamelas eta Sebastian Ritter izango dira toreatzaileak. Hilaren 30ean, San Inazio bezperan, berriz, Ana Romero ganadutegiko zezenekin ariko dira Curro Diaz, David Mora eta Borja Jimenez. Hirugarren eta azken zezenketa San Inazio egunez, uztailaren 31n, izango da, eta Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Curro Diazek, Miguel Angel Pererak eta Roca Reyk.