Bertan behera gelditu da 'Azken gailu teknologikoak ezagutu' hitzaldia

Uztarria.eus 2017ko mai. 10a, 19:06

Hilaren 18rako antolatu zuen hitzaldia Azpeitiko KZ guneak, baina hainbat arrazoirengatik bertan behera utzi dutela jakinarazi dute.

Azpeitiko KZ guneak maiatzaren 18rako antolatuta zuen Azken gailu teknologikoak ezagutu solasaldia bertan behera gelditu dela jakinarazi dute antolatzaileek, hainbat arrazoi medio. Horregatik, eragozpenengatik "barkatzeko" eskatu dute.