Dagoeneko eman daiteke izena adinekoen opor programan

Uztarria.eus 2017ko mai. 10a, 18:30

Eskaerak ekainaren 7a bitartean egin daitezke, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo Internetez. Plaza guztiak betetzeko ekainaren 8an berriro zabalduko dute izen-ematea.

2017-2018 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok, eta dagoeneko eman daiteke izena. Eskaerak egiteko epea ekainaren 7a amaituko da, baina egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko asmoz, ekainaren 8an berriro zabalduko da izen-ematea. Bi modu daude opor programak izena emateko. Alde batetik, Internetetik egin daiteke, honako loturan. Bestetik, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (udaletxeko 2.solairua) joanda egin daiteke izen-ematea, 08:30etik 14:00etara bitartean.

Iazko denboraldian izena eman zuten pertsonek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak gordeta izaten dituelako.