Auto gidari baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Landetako biribilgunean

Uztarria.eus 2017ko mai. 10a, 14:56

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dionez, 12:45ean gertatu da istripua. Errail bat itxi dute, eta orain Udaltzaingoa ari da trafikoa zuzentzen. Anbulantzia hurbildu da istripuaren lekura, eta zauritu bat Zumarragarako ospitalera eraman dute.

Auto baten eta txirrindulari batean arteko istripua izan da gaur, asteazkena, GI-631 errepidean, Landetako biribilgunean, Zumarragarako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dionez, 12:45 aldean gertatu da istripua auto batek eta bizikletan zihoan txirrindulari batek elkar jo ostean. Anbulantzia istripuaren lekuan izan da, eta zauritu bat Zumarragarako ospitalera eraman dute. Uneotan Udaltzaingoa ari da trafikoa zuzentzen istripuaren lekuan.