Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko mai. 9a, 17:22

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Azpeitian ekonomia sustatzeko 2017ko diru-laguntza eta deialdia onartzea, 2018. urterako Azpeitiko jaieguna proposatzea eta etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen oinarriak eta deialdia onartzea.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, maiatzak 9, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea. 

2.- Azpeitiko Azoka Plazan Elikagunea agrodenda jartzeko egitasmoa onartzea, eta lehiaketa irekiaren bidez dagokion kontratazio espedientea onartzea, emakidan lagatzeko.

3.- Euskal Herria 40-46 eta Damaso Azkue plaza 1-8 urbanizazioa: diru-laguntza zuzenak onartzea.

4.- Salbe auzunea 10-13 bitartean dagoen bidearen urbanizazio proiektua finantzatzeko hitzarmena onartzea Azpeitiko udalaren eta Gipuzkoako Ur Partzuergoaren artean.

5.- Azpeitian ekonomia sustatzeko 2017ko diru-laguntza eta deialdia onartzea.

6.-  Etxebizitzak alokatzeko 2017rako diru-laguntzen oinarriak eta deialdia onartzea. 

7.- 2018. urterako Azpeitiko jaieguna proposatzea.

8.- 2016ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea: Azpeitiko Udala, Azpeitiko Kirol Patronatua eta Azpeitiko Euskara Patronatua.

9.- Maiatzaren 17a, Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna:

- Adierazpen institutzionala.

- 'Naizena naizela, maitatua!' egitasmoa bideratzea.