Lagun Onakeko gizonen lehen taldea Espainiako Hirugarren Mailan ariko da datorren denboraldian ere

Uztarria.eus 2017ko mai. 8a, 21:53
Lagun Onakeko jokalariak berdegunean. (Otola)

Lagun Onakek 0 eta 1 galdu zuen igandean jokatutako neurketa, baina, Bigarren B Mailako Amorebieta taldearen garaipenari esker, matematikoki lortu zuen Azpeitiko taldeak datorren urtean Espainiako Hirugarren Mailan jarraitzeko txartela.

Lagun Onak futbol klubeko gizonen lehen taldeak mailari eustea lortu zuen larunbatean. Azpeitiko taldeak 0 eta 1 galdu zuen neurketa, baina, hala ere, matematikoki lortu zuten mutilek datorren urtean Espainiako Hirugarren Mailan jarraitzeko txartela. Hain zuzen ere, Bigarren B Mailako Amorebieta taldearen garaipenari esker jarraituko du Azpeitiko taldeak maila horretan; izan ere, Bigarren B Mailan jarraitzea lortu zuen Amorebietak zapatuan.

Hirugarren Mailako laugarren taldearen denboraldia datorren asteburuan bukatuko du Lagun Onakek. Santurtziren aurka etxetik kanpo neurtuko dituzte indarrak Aitor Arrateren mutilek, 18:00etan hasita.

Lagun Onakek oso ondo hasi zuen denboraldia, baina pixkanaka-pixkanaka, sailkapeneko lehen postuetatik behera egin du Azpeitiko taldeak. Denboraldia bukatzeko partida baten faltan, sailkapeneko 15. postuan da Lagun Onak, 44 punturekin.