Gorka Urangak Euskadiko Eskolarteko Xake Txapelketarako txartela lortu du

Uztarria.eus 2017ko mai. 8a, 20:10
Gipuzkoako Eskolarteko Xake finaleko irudia. (IƱaki Uranga)

Gipuzkoako Eskolarteko Xake finala jokatu zuen xakelari azpeitiarrak joan den zapatuan, eta bertan lortu zuen Euskadiko txapelketara sailkatzea. 

Joan den zapatuan, maiatzaren 6an, jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Xake finala Donostiako Karmelo Balda frontoian. Bertan, infantil mailako Gorka Uranga eta Luis Andoni Lazkano azpeitiarrak aritu ziren lehian, eta Gorka Urangak Euskadiko Txapelketarako txartela eskuratu zuen. 

10:00etan hasi eta bost partida jokatu zituzten parte-hartzaileek. Partidako eta jokalariko 25 minutu izan zituzten. Bi mailetan zatitu zen txapelketa: 28 parte-hartzailerekin alebinak, eta 24 parte-hartzailerekin infantilak. Azpeitiarrek infantil mailan jokatu zuten, eta Gorka Urangak bigarren sailkatuarekin berdintuta amaitu ostean, Euskadiko Eskolarteko Xake Txapelketarako txartela lortu zuen. Luis Andoni Lazkanok, berriz, 23. postua lortu zuen.