Urrezko Aizkolarien Txapelketatik kanpo gelditu da Mikel Larrañaga

Uztarria.eus 2017ko mai. 8a, 14:03
Atzoko kanporaketan aritu ziren aizkolariak. (Egurre)

Hondarribian izan zen kanporaketa, eta azpeitiarrak ez zuen finalaurrekoetarako txartelik lortu. Joseba Otaegik eta Ruben Saralegik jarraituko dute txapelketan.

Mikel Larrañaga aizkolariak Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketatik kanpo gelditu zen atzo eguerdian. Hondarribian izan zen kanporaketa, eta azpeitiarrak ez zuen finalaurrekorako txartelik lortu. Joseba Otaegik eta Ruben Saralegik jarraituko dute txapelketan, atzo egindako denborak tarteko.

Joan den astean Zumaian jokatu zuten kanporaketa, eta irabazi egin zuen Larrañagak. Atzorako txartela eskuratu zuen orduko hartan azpeitiarrak.

Datorren uztailaren 1ean Alex Txikonen aurkako apustua izango du Mikel Larrañagak, Azpeitiko zezen plazan.