Udal Kirol Patronatua bazkide txartelak berritzen hasi da, "erabilera erosoagoa" izateko xedearekin

Uztarria.eus 2017ko mai. 6a, 13:52
Azpeitiko kirol txartel berria.

Aste honetan hasi dira txartelak aldatzen, eta helburua da bi hilabete barru bazkide guztiek txartela berrituta izatea. Horretarako, bazkideek txartel zaharrarekin igerilekura joan behar dute.

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak txipdun txartel berrien bidez funtzionatuko du aurrerantzean. Aldaketaren helburua da bazkideentzat erabilera erosoagoa izatea, irakurketa azkarragoa egitea eta gaur egun sortzen diren arazoak ekiditea.

Aste honetan hasi dira txartelak aldatzen, eta helburua da bi hilabete barru bazkide guztiek txartela berrituta izatea. Horretarako, bazkideek txartel zaharrarekin igerilekura joan behar dute, eta momentuan egingo zaie berria.

Gazteentzat oharra

Urte askoan bazkide diren gazteei eguneratutako argazki bat ekartzeko eskatu nahi zaie kirol patronatutik, modu horretan, artxiboko argazkiak eguneratu ahal izateko.