Loiolako liburutegia zabalik izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Uztarria.eus 2017ko mai. 6a, 13:36

Gaur hasi eta ekainaren 25 eta 26ko asteburura arte izango da irekita liburutegia eta honako ordutegia izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara.Loiolako liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, liburutegira sartu ahal izateko “karneta edukitzea beharrezkoa da". 

Gaur hasita, Loiolako Santutegiko liburutegia zabalik izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan, Azpeitiko Udalaren eta Loiolako Erretoretzaren arteko akordioari esker. Udaleko hezkuntza zinegotzi Leire Goenagaren esanetan, "ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburuetan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak, Santutegiak bezalaxe, zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du".

Ekainaren 25 eta 26ko asteburura arte izango da irekita liburutegia eta honako ordutegia izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Loiolako liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, liburutegira sartu ahal izateko “karneta edukitzea beharrezkoa da, eta, ohi bezala, sarreran zenbakia idaztea”. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik. Hori dela-eta, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan beharko dute liburutegira.