'Un hombre llamado Ove' eta 'Los Superheroes' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2017ko mai. 5a, 19:35

Zapatutik astelehenera lau zine emanaldia izango dira Soreasu antzokian. Bihar 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:30ean, Hannes Holm zuzendariaren Un hombre llamado Ove (Suedia, 2015) filma ikusteko aukera izango da. Umeei eskainitako igande arratsaldeko saioan, berriz, Los Superheroes (Hego Korea, 2016) animaziozko pelikula emango dute, 16:30ean.

Bideoan, Un hombre llamado Overen gaztelaniazko trailerra.