Eibarko emakumearen eta haren semearen hilketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko mai. 4a, 13:43
(UZTARRIA)

Joan den asteartean hil zituen ustezko hiltzaileak eibarko emakumea eta adin txikikoa. Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Udalak deitu dute kontzentrazioa. 19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan.

Eibarko emakume bat eta haren 12 urteko semea hil zituen Madrilgo gizon batek joan den asteartean, maiatzaren 2an. Ustezko hiltzailea eibartarraren senarra eta adin txikikoaren aita da. Hilketa hori salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Udalak, Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitu lelopean. Plazan izango da kontzentrazioa, 19:30ean hasita. 

Etxean topatu zituzten ama-semeen gorpuak, labankada ugari zituztela, odolustuta.