Maider Zabalegi: "Aitona gaixotzean, gitarra jotzen hasi nintzen barrua askatzeko"

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 4a, 11:59

Hamahiru urtez oholtzetatik kanpo egon ostean, bakarkako lehen lanarekin itzuli da. Hamar kantuz osatutako ‘Zuei’ diskoa aurkeztuko du igandean, 19:00etan, Sanagustinen. 

Familiatik datorkio musikarako grina Maider Zabalegiri (Oiartzun, 1976). Aita Oroitzak taldeko gitarra-jotzailea eta abeslaria izanik, umetan elkarrekin aritzen ziren kantuan. Geroztik, pianoa, panderoa eta gitarra jo ditu Zabalegik, eta 90eko hamarkadan arrakasta itzela lortu zuen Alaitz eta Maider trikiti bikotearekin. Azken hamahiru urteetan oholtzetatik ezkutatuta egonagatik, musikarekin harremana ez du inoiz eten.

Zuei bakarkako lanarekin itzuli zara. Zer moduz?

Ilusio handiarekin. Esperientzia polita ari da izaten oso. Disko bat kaleratu eta kontzertu batzuk emateko beharra sentitzen nuen, eta martxoaren 18an diskoa aurkeztu genuenetik, batera eta bestera nabil, gelditu gabe. Oso harrera ona ari da izaten, eta kontzertuetan gozatzen ari naiz.

Zertan aritu zara urteotan?

Ama izan naiz, eta 9 eta 5 urteko bi ume ditut. Irakaslea naiz, baina lana utzi nuen denboraldi eder batean, eta familiari eskaini diot denbora.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.