"Urrestildar sorginak suaren bueltan dantzan jartzeko" ikastaroak eskainiko dituzte

Uztarria.eus 2017ko mai. 3a, 11:23
Urrestillako San Juan sua. (Urrestillako Festa Batzordea)

Helduentzako nahiz haur eta gaztetxoentzako dantza ikastaroak eskainiko ditu Urrestillako Festa Batzordeak. Oraingoz, helduentzako entsegu egunak zehaztu dituzte, eta aurrerago jakinaraziko dituzte gaztetxoenak. Entseguetara bertaratzen diren lagunek fandangoa, arin-arina eta polka ikasiko dituzte.

Aurten, Urrestillako San Juan suaren bueltan dantza, musika eta kondairak ere izango dira, eta udako solstizioaren aitzakian, festa batzordeak "urrestildar sorginak" dantzan jarri nahi ditu.

Hala, suaren bueltan dantza egin nahi dutenentzat dantza ikastarok eskainiko dituzte ostiralean hasita. Aurrena helduentzako eskolak emango dituzte, eta festa batzordeak aurrerago zehaztuko ditu haur eta gaztetxoentzako entseguen egunak. 

Helduek bi egun izango dituzte entseguak egiteko, ostiraletan 20:30ean hasita, eta asteartetan 10:00etatik aurrera. Dantza saioak eskolako ludoteka azpiko lokalean (Zerralde 2) egingo dituzte. Festa batzordeko kideek aurreratu dutenez, entseguetara bertaratzen direnek fandangoa, arin-arina eta polka ikasiko dituzte.