Hilaren 18ra atzeratu dute 'En transito' dokumentalaren emanaldia

Uztarria.eus 2017ko mai. 2a, 21:12
'En transito' dokumentaleko irudi bat. (Euskadi.eus)

Ostegunean ziren ikus-entzunezkoa eskaintzekoak, baina data atzeratzea erabaki du Azpeitiko Emakumeen Mahaiak, egun horretarako beste hainbat ekintza antolatuta daudela iritzita.

En transito dokumentala ematekoak ziren ostegunean Soreasu antzokian, Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Emakumeen Txokoak antolatuta, baina data atzeratzea erabaki dute, "egun horretarako herrian beste hainbat ekintza antolatuta daudelako ". Sanagustinen Ama nora goaz dokumentala emango dute eta Gaztetxean Gazte Astean murgilduta daude.

Hala, bi astera, hilaren 18an eskainiko dute En transito Soreasun, 21:00etan hasita. Antolatzaileek aurreratu dutenez, data hurbiltzen joan ahala emango dute dokumentalaren inguruko xehetasun gehiago.