Su ta Gar taldearen zuzenekoarekin abiatu du Salatzen Dut Hilabetea Azpeitiko Sarek

Uztarria.eus 2017ko mai. 2a, 19:24

Joan den ostiralean, apirilaren 28an, abiatu zuen Salatzen Dut Hilabetea Azpeitiko Sarek, Su Ta Gar musika taldearen zuzenekoarekin. Maitasunari pasioa diskoan jasotako abestiak izan ziren entzungai bi ordu inguru iraun zuen emanaldian. Alberto Beloki argazkiraliak kontzertuan ateratako irudiak dira honakoak. Argazki gehiago, hemen. Kulturaz kooperatibak Facebooken adierazi duenez, "argiztapen eta eszenografia polita erabiliz, Su Ta Garrek kontzertu ederra eskaini zuen, bestelakoa guztiz ohituta gaudenetik, baina jendearengana erraz iristen dena, beste behin".

Maiatzaren 26ra bitarterako hainbat ekintza antolatu ditu Sarek, Salatzen Dut Hilabetearen barruan, eta hurrengo hitzordua biharko, asteazkena, jarri dute. Zer salatzen dugu? hitzaldia izango da Sanagustin kulturgunean, Joseba Azkarraga Sare Herritarraren bozeramailearen eta Begoña Atxa abokatuaren eskutik.