Aritz Kortabarriak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute XIII. Izarraizko Mendi Lasterketa

Uztarria.eus 2017ko api. 30a, 19:50

Aritz Kortabarria arrasatearrak (01:59:11) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarrak (02:14:52) irabazi zuten atzo, zapatua, jokatu zen XIII. Izarraizko Mendi Lasterketa. Izatez, 01:49:11 denbora egin zuen Kortabarriak (argazkian), baina nahastu, eta ez zen Attolako gurutzetik pasatu; beraz, hamar minutu gehitu zizkioten antolatzaileek haren denborari. Azkorbebeitiak, berriz, marka egin zuen, Izarraizko mendi lasterketako emakumeen denborarik onena lortuta.

Gizonezkoetan Ander Lazkano andoaindarra izan zen bigarrena (01:59:56), eta Juanjo Igarzabal hirugarrena (02:01:27). Emakumezkoetan, berriz, Maite Etxezarreta azpeitiarra sailkatu zen bigarren postuan (02:19:08),Guztira, 97 lagunek parte hartu zuten parte lasterketan.

Urtero Izarraizko txokoeten barrena egiten den mendiko proba da Izarraizko Mendi Lasterketa. Antolakuntzaren ardura Lagun Onak Mendi Bazkunaren eta Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunaren artean txandakatzen da. Aurten Anaitasunak izan duenez antolaketaren ardura, 2018an Lagun Onak MBk antolatuko du mendi lasterketa, eta Azpeititik hasiko da. 

XIII. Izarraizko Mendi Lasterketaren argazki bilduma, Urola Kostako Hitzaren webgunean

(Argazkia: Ihintza Elustondo)