'Katalina de Erauso' pastoraleko kideak Azpeitian izan dira bisitan

Uztarria.eus 2017ko api. 30a, 18:30

Baionako Katalina de Erauso pastoraleko 150 bat kide Azkoitian eta Azpeitian izan ziren atzo, zapatua, Sahatsa dantza taldeko kideekin batera. 12:00etan, harrera egin zieten Azkoitiko Intsausti Jauregian. Harrera ekitaldiaren ondoren, Azkoitiko kaleetan barrena ibili ziren pastoraleko kideak dantzan eta kantuan.

Goiza pasata, Joseba Jatetxean bazkaldu zuten, eta, behin sabelak beteta, Loiola ezagutzera joan ziren. Iluntzean Azpeitia bisitatu zuten, eta herriko plazan beste hainbat kanta eta dantza eskaini zituzten. Azpeitiko Udal ordezkariek harrera egin zieten Baionako lagunei udaletxean, eta bisitarekin gogoratzeko taldeko argazkia atera zuten plazan.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)