'El bar' eta 'El bebe jefazo' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko api. 28a, 11:36

Datozen egunetan, bihartik astelehenera, El bar eta El bebe jefazo filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, El bar eskainiko dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, adin guztietako ikusleei zuzenduta, El bebe jefazo filma eskainiko dute 16:30etik aurrera. Ordu batzuk beranduago, 19:30ean, El bar eskainiko dute berriro. Maiatzaren 1ean, astelehena, 19:30ean hasita, El Bar izango da ikusgai.

El Bar thriller generoko filma da, 2017an Espainian ekoiztutakoa. Goizeko bederatziak dira. Madril erdian dagoen taberna batean denetariko bezeroak daude gosaltzen. Batek presa du. Atetik ateratzen denean tiro batek buruan jotzen du. Inor ez da ausartzen tabernatik ateratzera, inor ez da ateratzen lurrean dagoen gizona ateratzera. Harrapatuta daude.

El bebe jefazo animaziozko filma da, adin guztietako ikusleei zuzendutakoa. Aita eta amarekin oso gustura bizi da 7 urteko Tim txikia. Baina egun batez, hiru izatetik lau izatera pasako dira. Trajea eta maletin txiki bat erabiltzen duen haur jaioberri bitxia agertuko da etxean, eta gurasoak oso pozik jarriko dira. Tim ez horrenbeste, bere lekua hartzen ari delakoan. Baina Puppy Corporation enpresako zuzendari maltzurraren planak zeintzuk diren jakitean, bi anaiek bat egin beharko dute.