Apirileko kantu-jira egingo dute bihar arratsaldean

Uztarria.eus 2017ko api. 27a, 18:01
Kantu-jirako kideak Perez Arregi plazan abesten, iaz.

19:30ean elkartuko dira Baigera I aurrean, eta bertatik abiatuta kalez kale kantuan ibiliko dira, giroa alaitzeko asmotan. 

Kantu-jirako taldekideak kalera aterako dira bihar, ostirala, prestatutako hainbat kantu abestera. 19:30ean jarri dute hitzordua, Baigera I aurrean.

21:00ak aldera arte arituko dira abesten, eta bitarte horretan kalez kale ibiliko dira kantuan, Alde Zaharreko bazterrak alaitzeko asmoz.

"Kanturako gogoa badezue, badakizue nun duzuen hitzordua. Etorri gurekin, primeran ibiliko zara eta", adierazi dute Kantu-jirako kideek.