Moto baten eta auto baten arteko istripua izan da Loiola parean

Uztarria.eus 2017ko api. 27a, 15:14

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dioenez, 12:15ean aldean gertatu da istripua, eta moto gidaria Zumarragara eraman dute, arin zaurituta.

Moto baten eta auto baten arteko istripua izan da gaur, osteguna, GI-631 errepidean, Loiola parean, Zumarragarako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dioenez, 12:15ean aldean gertatu da istripua auto batek eta moto batek autoek elkar jo ostean. Moto gidaria arin zauritu da, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.