Aitor Gorosabel: "Kanbat bat edo bestea egin, Su Ta Garren esentzia hor dago beti"

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 27a, 12:56
(Argazkia: Su Ta Gar)

Su Ta Garrek lehen aldiz zapalduko du bihar Azpeitiko Soreasu antzokia, 22:30etik aurrera. Azpeitiko Sarek antolatu du emanaldia, Salatzen Dut hilabetearen barruan.

Ahots kordetan kiste bat aurkitu zioten iazko urtarrilean Aitor Gorosabel (Eibar, 1970) Su Ta Garreko abeslari, gitarrista eta kanten konpositoreari. Uztailean, berriz, istripua izan eta hatz bateko tendoi erdia baino gehiago ebaki zuen. "Iazko urtea nahiko latza izan zen, baina 2016a bukatu da, hasi da 2017a, eta dena aldatu da, hobera". Erabat osatu ez bada ere, moldatzen dela dio, eta "sekulako gogoa" du biharko kontzerturako.

Hiru hamarkadako ibilbidearen ostean, lehen balada diskoa kaleratu zenuten joan den urrian: Maitasunari pasioa. Zerbait ezberdina egiteko beharra sentitu duzue?

Hori alde batetik. Eta, bestetik, jendeak eskatu digu. Askotan esan izan digute: "Zuen baladekin disko bat osatu dut, eta ez duzue inoiz pentsatu horrelako bat egiterik?". Ikusi genuen momentua zela horrelako zerbait egiteko.

Ohi baino kantu lasaiagoak, samurragoak sortu dituzue…

Bai, gure disko guztietan egin ditugun baladak bezalakoak dira. Estilo horretako abestiekin disko oso bat osatu dugu.

Baina Su ta Garren esentzia mantentzen saiatu zarete. Uztartze hori bilatu duzue?

Kanta bat edo bestea egin, Su Ta Garren esentzia hor dago beti, Su Ta Gar garelako. Zerbait oso ezberdina egiten saiatuko bagina ere, zaila edukiko genuke. Horrela irteten zaigu; desberdin egitea guretzat zailagoa da esentzia hori mantentzea baino.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean