Maiatzaren 1etik 7ra ospatuko dute aurtengo Gazte Astea

Uztarria.eus 2017ko api. 26a, 14:46

Hitzaldiak, kantaldia, mahai inguruak, parrillada, parodia eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste. Oraindik itxi gabe dute egitaraua, baina datozen egunetan emango dute antolatutako ekintzen xehetasunen berri. 

Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Gazte Asteak badu data. Maiatzaren 1ean, astelehena, hasiko da, eta aste bereko igandean, maiatzaren 7an, emango diote amaiera ekintzaz betetako asteari. 

Gaztetxeko kideek aurreratu dutenez, hitzaldiak, manifestazioa, kantaldia, parrillada, mahai inguruak, txokolatada, parodia eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste. Egitaraua itxi gabe dute, ordea, eta datozen egunetan emango dute xehetasunen berri. 

Hala ere, "autogestioa eta formakuntza" ez direla faltako aurreratu dute.