Burdinbidearen Euskal Museoak hiru tren jarriko ditu zirkulazioan asteburuan

Uztarria.eus 2017ko api. 26a, 14:26

Hiru irteera egingo dituzte datorren asteburuan Lasaora; larunbatean bi, eta igandean bat

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrunezko tren jarriko ditu zirkulazioan asteburuan, eta irteerak egingo ditu museo aurretik Lasaora. Larunbatean, 12:30ean eta 18:00etan izango dira irteerak, eta igandean 12:30ean joango da Lasaora.

Asteartetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etik 18:30era egoten da irekita museoa; larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekitzen dute; eta igandetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara zabaltzen dute. Astelehenetan itxita egoten da.