Hileroko hitzordua izango dute bihar odol emaileek

Uztarria.eus 2017ko api. 25a, 14:24

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek "urte hasieratik nabari den goranzko joerari" eutsi nahi diote. Apirilean bi hitzordu izango dira. 

Hileko azken asteazkenetan egin ohi duten bezala bezala, bihar, apirilak 26, odol-emaileek odola emateko aukera izango dute anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek dei egin diete adin guztietako herritarrei odola eman dezaten; izan ere, "urte hasieratik nabari den parte-hartze gorakadarekin" jarraitzea nahi dutela adierazi dute. 

Maiatzean bi odol ateraldi egingo dituzte. Aurrenekoa hilaren 16an egingo dute, eta maiatzaren 31n bigarrena.