Hasi dira Liburuaren Egunaren harira antolatutako jarduerak

Uztarria.eus 2017ko api. 25a, 13:18

Igandean Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zela eta, Azpeitiko Udal Liburutegiak hainbat jarduera prestatu ditu datozen egunetarako. Atzo hasi zituzten jarduerak, eta Haur Hezkuntzako laugarren mailako hainbat ikaslek eskulan tailerra egin zuten. Gaur, berriz, Irati Jimenez idazlearen Nora ez dakizun hori eleberriaren inguruko literatura solasaldia izango da, 18:00etan. Hemen irakur daitezke prestatu dituzten ekintza guztiak.