Serigrafia tailerrean egindako lanak, ikusgai

Uztarria.eus 2017ko api. 24a, 20:41

Joan den martxoan serigrafia tailerrari ekin zioten hamabi lagunek Dinamoa Sorgintza Gunean. Ia hilabetez aritu ziren serigrafia teknikak ikasten, sormen gunean zein Naiart dendan, eta orain, hainbat saioren ostean egindako lanak ikusgai jarri dituzte Foruen Pasealekuko erakusketa aretoan. Gaur, astelehena, zabaldu dute erakusketa, eta zabalik izango da maiatzaren 4a arte. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bisita daiteke erakusketa. Zapatuan eta igandean, aldiz, 12:00etatik 14:00etara.