Zabalik dago Salatzen Dut Eguneko kros herrikoian izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko api. 24a, 19:37

Iaz egin zen Hartu Trena Eguneko kroseko irudia.

5,6 kilometro izango ditu aurtengo probak. Izen-ematea Orkatzen, igerilekuan, Aitzakin zein Aradin egin daiteke, besteak beste, eta datozen egunetan baita kirolprobak.com atarian ere. Lasterketaren egunean, maiatzaren 20an, banatuko zaizkie dortsalak parte-hartzaileei, 09:30etik 10:30era, plazan. 

Gerturatzen ari da aurtengo Salatzen Dut Eguna, eta dagoeneko zabaldu dute egun horretan, maiatzaren 20an, egingo den kros herrikoian parte hartzeko izen-ematea. 

Aurtengoan, 5,6 kilometro izango ditu lasterketa herrikoiak, eta aldaketa batzuk izango dira ibilbidean. Azpeitian honako lekuetan eman daiteke izena proban parte hartzeko: Orkatz Kultur Elkartean, udal igerilekuan eta Aitzaki zein Aradi kirol dendetan. Azkoitian, aldiz, elkargunean egin daiteke izen-ematea. Aurten, gainera, internet bidez izena emateko aukera ere eskainiko du Azpeitiko Sarek, kirolprobak.com atarian, eta datozen egunetan irekiko dute interneteko izen-ematea. 

Egunean bertan ere egongo da lasterketan izena emateko aukera, plazan, 09:30etik 10:30era, eta orduan jasoko dituzte dortsalak parte-hartzaile guztiek. Aurrez izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta egunean bertan egiten dutenek 14 euro. Maiatzaren 19a izango da saltoki eta tabernetan izena emateko azken eguna. Internet bidez egin nahi dutenek, aldiz, maiatzaren 18a baino lehen egin beharko dute izen-ematea. 

Lasterketa plazatik abiatuko da, 11:00etan. Kros herrikoian parte-hartzen duten lagunek oparia eta hamaiketakoa jasoko dute probaren ostean, eta dutxatzeko aukera ere izango dute Izarraitz pilotalekuan. 

Honakoa izango da lasterketaren ibilbidea: