Asteazkenean itxiko da XIII. Izarraizko mendi lasterketan izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko api. 24a, 15:50
Iazko lasterketako irudia.

Zapatuan, hilak 29, jokatuko da Izarraizko txokoetan barrena egiten den mendiko proba. Izen-ematea www.kirolprobak.com atarian egin behar da.

Asteazkenean, apirilaren 26an, itxiko da aurtengo Izarraizko mendi lasterketan izena emateko epea. Lasterketa datorren zapatuan jokatuko da, eta probaren hamahirugarren edizioa izango da. Izen-ematea  www.kirolprobak.com atarian egin behar da.

Urtero Izarraizko txokoeten barrena egiten den mendiko proba da Izarraizko Mendi Lasterketa. Antolakuntzaren ardura Lagun Onak Mendi Bazkunaren eta Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunaren artean txandakatzen da, eta aurtengo lasterketaren antolakuntza Anaitasunari egokitzen zaio. Hala, Azkoititik abiatuko da 20,72 kilometro dituen lasterketa. 

Honakoa da probaren ibilbidearen mapa: