Su ta Gar taldeak zuzenekoa eskainiko du ostiralean, Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2017ko api. 24a, 14:58

Azpeitiko Sarek antolatu du kontzertua, maiatzaren 20an egingo den Salatzen Dut Egunera begira prestatu duten egitarauaren barruan. Sarrerak salgai daude Sanagustinen eta Orkatzen, eta Azkoitian Zurt tabernan eta Zumaian Nikol tabernan.

Ostiralean, hilaren 28an, Su Ta Gar musika taldearen kontzertua izango da Soreasu antzokian, 22:30ean hasita. Azpeitiko Sarek maiatzean egingo duen Salatzen dut egunera begira antolatutako ekintzetan lehena izango da 'Maitasunari pasioa' diskoaren aurkezpen emanaldia. 

Aurtengoan, maiatzaren 20an izango da Salatzen Dut Eguna Azpeitian, euskal presoen eskubideen alde eta sakabanaketaren aurka. Egun horretara begira, hilabete osoko egitaraua prestatzen ari da Azpeitiko Sare, eta datozen egunetan emango dute horien berri.

Su Ta Gar taldearen zuzenerako sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean, Orkatzen, Azkoitian Zurt tabernan eta Zumaian Nikol tabernan, 16 eurotan.