Giro ederrean eta eguraldia lagun ospatu dute Santa Engraziko eguna

Uztarria.eus 2017ko api. 24a, 12:34

Santa Engraziko eguna ospatu zuten atzo, apirilak 23, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoek eta Zestoako Agiro Mendizale Taldekoek. Azpeititik hainbat mendizale oinez joan ziren Santa Engrazira, eta beste batzuk, berriz, autobusez joan ziren Zestoara. Han Agirokoekin elkartu eta Santa Engrazirainoko bidea oinez egin zuten. Ermitatik buelta egin ondoren, Beheko Bentan haur jolasak egin zituzten, giro ederrean. Eguraldia lagun, bazkaltzera Aizarnaza jaitsi beharrean, Beheko Bentan bertan prestatu zuten paella Lagun Onakeko mendizaleek.

Argazki gehiago, Urola Kostako Hitzaren webgunean.