Ilunpe Pilota Elkarteko zozketak badu zenbaki sariduna

Uztarria.eus 2017ko api. 24a, 14:43

Zapatua egin zuten zozketa, eta 19.365 zenbakia da saritua. Irabazleak 10 egun ditu saria eskatzeko. 

Badu zenbaki saritua Ilunpe Elkarteak urtero egin ohi duen zozketak. Joan den zapatuan, apirilaren 22an, egin zuten zozketa Sanagustinen, eta 19.365 zenbakia da saritua. Irabazleak 10 eguneko epea du saria jasotzeko, 660-806 680 telefono zenbakira deituta. 

Eskuz banakako txapelketa nagusiaren finalerako lau sarrera, lau bazkari Hotel Loiolan eta 1.200 euro jasoko ditu saridunak.