Otaegik eta Ionek erremonteko VII. Sagardoaren Txapelketaren finalerako txartela eskuratu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 23a, 21:43
Atzoko partidaren irudi bat. (Oriamendi 2010)

Ezkurrari eta Zubiriri atzo 35 eta 40 irabazi ostean sailkatu dira azpeitiarrak. Partida ona jokatuta, merezimenduz lortu zuten finalerako pasea.

Otaegik eta Ionek VII. Sagardoaren Txapelketaren finalerako txartela eskuratu zuten atzo, zapatua, Ezkurrari eta Zubiriri 35 eta 40 irabazi ostean. Hernaniko Galarreta pilotalekuan izan zen partida, eta atzoko garaipenari esker, bi azpeitiarrak txapelketaren finalean izango dira.

Inork gutxik espero zuen atzo Otaegik eta Ionek irabaztea, baina partida ona jokatuta, merezimenduz lortu zuten finalerako pasea. Bi azpeitiarrek neurketa erregularra jokatu zuten.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.