Geltoki aldaketak izango dira bihar Aizarnazabalgo II. Duatloia dela eta

Uztarria.eus 2017ko api. 21a, 12:03

Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Zarautz eta Zumaia-Zumarraga autobus lineak izango dira geltoki aldaketak izango dituztenak. 

Aizarnazabalgo II. Duatloia jokatuko da bihar, apirilak 22, eta hori dela eta autobus geltokietan aldaketak egongo dira. Honako autobus lineak izango dituzte aldaketak: Azkoitia-Donostia (UK01), Azkoitia-Zarautz (UK03) eta Zumaia-Zumarraga (UK06). 

Azkoitia-Donostia autobus linean, Azkoititik 14:45ean, 15:45ean eta 17:45ean irteten diren autobusek ez dute geltokirik izango Iraetan, Iraetako geltokian, Arroaerrekan eta Arroabehean.

Azkoitia eta Zarautz arteko autobus lineari dagokionean, Zarautztik 16:05 irteten den zerbitzuak geltoki bakarra egingo du, San Pelaion, hain zuzen. Ibilbidea autopistaz izango denez, bertan behera gelditzen dira Gurutze Gorriko, Argiko, Meagaseko, Oikiako bidegurutzeko eta Aizarnabalgo hiru geltokiak.

Zumaia-Zumarraga linean, berriz, Zumarragako ospitaletik 15:10ean eta 16:10ean irteten diren zerbitzuak Zestoaraino iritsiko dira, ez dira Iraeta eta Zumaiaraino iritsiko. Horrez gain, aldaketak izango dira Zumaiatik abiatzen diren autobus zerbitzuetan. Hala, berez Zumaiatik 16:45ean eta 17:45ean irteten diren zerbitzuek, bihar Zestoan izango dute abiapuntua 17:00etan eta 18:00etan, eta ez Zumaian.