'Fences' eta 'El reino de las ranas' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko api. 21a, 11:15

Datorren asteburuan ere ez da zine eskaintzarik faltako Soreasu antzokian. Fences eta El reino de las ranas filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean. Bihar, apirilak 22, Fences eskainiko dute 22:00etan. Igandean, 16:30ean hasita, El reino de las ranas emango dute eta 19:30ean Fences. Astelehenean, hilaren 24an, berriro emango dute Fences, 21:30ean hasita. 

Fences drama generoko filma da; 136 minutuko iraupena du. 1950. hamarkadan, familia aurrera atera nahi duen aita afroamerikar batek arrazakeriari aurre egin beharko dio. Denzel Washington da aktore eta zuzendaria film honetan. Berak Broadwayn antzeztutako obra da pantaila handira eraman duena.

El reino de las ranas animaziozko filma da, 86 minutuko iraupena du. Zapo erregeak olinpiar jokoak antolatu ditu, eta irabazlea bere alabarekin ezkontzen ahaleginduko da. Alabak uko egiten dio aitaren asmoei. Bere buruaren jabe izan nahi du eta publikoki adierazten du ez duela senarrik onartuko. Hala, alabak olinpiar jokoetan hartuko du parte irabazi eta ezkondu beharrik ez izateko. Freddie lagunarekin gogor entrenatuko da.Baina bada suge gaizto bat. Hark jokoetarako beste asmo batzuk ditu. Lortuko al du printzesak sugearen asmo gaiztoekin akabatzea? 

Sarrerak aurrez eros daitezke kulturaz.eus-en.