Azpeitia Motor Jaialdia ospatuko dute ekainaren 17an

Uztarria.eus 2017ko api. 20a, 21:11

Motozale eta metalzaleen topaketa izango da ekainaren 17koa. Hainbat kontzertua antolatu dituzte egun horretarako.

Motorzaleen eta metal musikaren jarraitzaileek aurten ere izango dute hitzordua Azpeitian; izan ere, iazko arrakasta ikusita, Azpeitia Motor Jaialdia antolatu dute ekainaren 17rako. Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako jaialdia arratsaldetik gauera bitartean izango da. 15:30ean motoan ibilbide bat egingo dute, eta, ondoren, 17:45ean, hasiko dira kontzertuak. Desira, Hyronika, Incursed, Marmok, Black Ice taldeen kontzertuak izango dira 01:30ak bitartean.

Antolatzaileek aurrerago azalduko dituzte jaialdiaren xehetasunak.