Azpeitiko Rallysprinta dela eta, zapatuan bertan behera geldituko dira Azkoitia-Tolosa autobus lineako arratsaldeko zerbitzuak

Uztarria.eus 2017ko api. 20a, 14:54

Azkoititik, Azpeititik, Errezildik, Bidania-Goiaztik, Albizturtik eta Tolosatik igarotzen den U21 lineako autobusak izango dira bertan behera geldituko direnak. 

Datorren zapatuan, apirilaren 22an, Azpeitiko Rallysprinta izango da Azpeitia, Benta Berri, Etumeta eta Aizarna artean. Hori dela eta, Azkoitia-Tolosa autobus lineako arratsaldeko zerbitzua bertan behera geldituko da. 

Rallysprinta 15:00etan hasiko da, eta ordu horretatik aurrera ez da autobusik izango Azkoititik, Azpeititik, Errezildik, Bidania-Goiaztik, Albizturtik eta Tolosatik igarotzen den U21 linean.