Ama bakarreko familien egoera ezagutzeko solasaldia izango da hilaren 25ean, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2017ko api. 20a, 13:23

18:30ean hasiko da solasaldia, eta doakoa izango da. Hitzaldian jorratuko dituzten gaiak dira, besteak beste, ama bakarreko familien errealitatea, beharrak, eskariak eta beren intereseko gai juridikoak zein fiskalak.

Ama bakarreko familien egoera ezagutuz solasaldia egingo dute asteartean, apirilaren 22an, Emakumeen Txokoan. Hitzaldian hizpide izango dituzte, besteak beste, ama bakarreko familien errealitatea; beraien beharrak eta eskariak; eta interesekoak izan daitezken alderdi juridiko zein fiskalak. Solasaldia 18:30ean hasiko da, eta doakoa izango da. Saioa gidatzeaz Nazaret Rosado BG Ama Bakarreko Familien Elkarteko kidea arduratuko da. 

Guraso bakarreko familien %82an emakumea da familiaburua.