Hitzarmena berritu dute Udal Musika Bandak eta Udalak

Uztarria.eus 2017ko api. 20a, 11:19

2017rako hitzarmena sinatu dute Udal Musika Bandak eta Azpeitiko Udalak, "aurten ere musikarik falta ez dadin herriko festa eta ospakizunetan". Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak eta Adela Arzuaga Udal Musika Bandako lehendakariak sinatutako akordioaren arabera, musika bandak hainbat kontzertu eta emanaldi eskainiko ditu 2017 urtean ere. Hitzarmenarekin, "bandak herriko jaiegun eta ospakizunetan duen garrantzia" nabarmendu nahi izan du Udalak.