Azken plazak gelditzen dira 1766ko Matxinadaren inguruko ibilaldi gidatuan parte hartzeko

Uztarria.eus 2017ko api. 19a, 11:45

Data aldaketa tarteko zabaldu dute izen-ematea. Zapatuan egingo dute bisita gidatua 1766ko matxinada gertatu zen tokietatik, 10:00etatik 12:00etara.

1766ko Matxinadaren inguruko ibilaldi gidatua izango da zapatuan, apirilaren 22an, eta oraindik plaza batzuk gelditzen dira bertan parte hartzeko.  Izena eman nahi dutenek azpeitikokulturmahaia@gmail.com helbidera idatzi edo 688 89 54 72 telefonora deitu beharko dute. 

Joan den apirilaren 8an ziren gidatutako bisita egitekoak, baina azken momentuko arazoak tarteko data atzeratzea erabaki zuten Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak. Hala, datorren zapatuan egingo dute 1766ko matxinada gertatu zen tokietatik ibilaldi gidatua, 10:00etatik 12:00etara. Data aldaketa tarteko zabaldu dute izen-ematea.

Matxinadak izan zuen ibilbide fisiko bera errepikatuko dute zapatuko txangoan: Azkoitian dagoen Egurbideko olatik abiatu, eta Azpeitiko 1766 Matxinada kalean amaituko da. Olatz Arangurenek gidatuko du ibilaldia.

Arangurenek egitasmoaren xehetasunak azaldu zituen honako bideoan: