Bota egin dute Bentatxo baserria

Uztarria.eus 2017ko api. 18a, 17:19

Bota egin dute Elosiaga auzoko Bentatxo baserria. GI-3740 errepidearen ondoan, Landetatik Urrakirako igoeran, zegoen Azpeitiko baserrien mapan 360. zenbakia zuen basetxea. Juan Joxe Agirre argazkilari azpeitiarrak baserria bota aurreko (goian) eta ondorengo (behean) irudiak jaso ditu; joan den martxoaren 17an ateratakoa da aurrena, eta hil honen 12koa bigarrena. Agirrek berak egin eta Udalak 1997an argitaratutako Azpeitiko Baserriak liburuan agertzen zenetako bat zen Bentatxo.