Egan taldeak agurreko kontzertua eskainiko du hilaren 22an Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2017ko api. 12a, 15:39

19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa da. Halere, bertaratu nahi dutenek sarrera eskuratu beharko dute Sanagustin kulturgunean edo www.kulturaz.eus atarian. ETBk grabatuko du emanaldia.

Xabier Saldiasek eta haren Egan musika taldeak agurreko kontzertua eskainiko du hilaren 22an, larunbata, Sanagustin kulturgunean. 46 urte oholtzaz oholtza igaro ostean, erretiroa hartuko du Saldiasek, eta azken kontzertua Azpeitian, bere sorterrian, eskainiko du. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa da. Halere, bertaratu nahi dutenek sarrera eskuratu beharko dute Sanagustin kulturgunean edo www.kulturaz.eus atarian.

Kontzertua berezia izango da agurra izateaz gain, ETBk grabatuko duelako.