Emakume Abertzaleen VII. Topaketa Feministen aurkezpen-eztabaida egingo dute hilaren 26an

Uztarria.eus 2017ko api. 12a, 14:36
(Hiruka.eus)

Emakumeen Txokoan egingo dute aurkezpena, 19:30ean. Berriozarren egingo dituzte topaketak aurtengoan, maitzaren 6an. 

Euskal Herriko Bilgune Feministak Emakume Abertzaleen VII. Topaketa Feministak egingo ditu maiatzaren 6an, Berriozarren, eta jardunaldi horien inguruko aurkezpen-eztabaida egingo dute Emakumeen Txokoan, apirilaren 26an, asteazkena. 19:30etan jarri dute hitzordua, eta antolatzaileek herritarrak bertara animatzeko deia egin dute. 

Aurten 15 urte bete ditu Euskal Herriko Bilgune Feministak, eta hori ere ospatuko dute maiatzaren 6ko topaketetan.