Bihar jarriko dute martxan tren turistikoa

Uztarria.eus 2017ko api. 12a, 13:26

Bihar hasi eta igandera arte martxan izango da tren turistikoa. Perez Arregi plazatik orduero abiatuko da, 11:00etan hasi eta 19:00ak bitartean. Loiolako Basilikatik ere orduero irtengo da trena 11:30ean hasita. 

Aste Santuarekin batera iritsiko da tren turistikoa Azpeitira. Bihar, apirilak 13, jarriko dute martxan Loiola eta Azpeitiko herrigunea lotuko dituen trena, eta bi lekutatik abiatuko da: Perez Arregi plazatik eta Loiolatik. Perez Arregi plazatik orduero abiatuko da, 11:00etatik 19:00etara bitartean. Loiolan ere orduero hartu ahal izango da trena, 11:30etik 19:30era. 

Lau izango geltoki izango ditu tren turistikoak, eta honako lekuetan egingo ditu geldialdiak: Loiolako Basilika aurrean, Igarako errotan, Plazan eta Perez Arregi Plazan. 

Trenean nahi den orduan ibiltzeko egun osoko txartelak euro bateko kostua izango du. Gida bat izango da trenean, eta bisitaldia erabiltzaileen eskaeren arabera moldatuko du hark.  Tren turistikoaren bisitaldiak iraun bitartea, Madalenako ermita eta Soreasuko Sebastian Donearen parrokia zabalik izango dira.